XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero, aurrera jarraitu zuten berriro.

Hutsik zegoen kamioi handia eta ohi baino bizkorrago zebiltzan horregatik.

Ez zebilen automobilik errepidean eta kamioi gutxi.

Peterek uste baino arinago ibili ziren eta artean ilun zegoen Bristolera iritsi zirenean.

- Ea, esnatu!- oihu egin zion Peterek. Bristolen gaude orain.

Erdi lo, leihotik kanpora begiratu zuen Johnek.

Kamioia geratu zuen Peterek.

- Hobe duzu Bridgwaterera etortzea nirekin - esan zion Peterek.

Ez da segurua zuretzat Bristolen geratzea.

- Ez, ez zaitez inozoa izan - erantzun zion Johnek. Zainduko dut neure burua.

- Ongi da - Peterek irribarrez. Jaitsi nahi duzu hemen?.

- Bazkalordura arte! - esan zion Johnek kamioitik jaisten ari zela.

Baina Peterek erantzuteko astirik izan baino lehen, Johnek kamioira salto egin zuen berriro.

- Beharbada, arrazoi duzu - esan zion Peteri. Bridgwaterera joango naiz zurekin.

- Zergatik aldatu duzu zeure asmoa hain azkar?.

- Kamioitik irten naizenean, honantz zetozen bi polizia ikusi ditudalako - erantzun zion Johnek.

Peterekin egon zen John Bridgwateren.

Gau nekagarriaren ondoren, ongi lo egin zuten biek.

John etxean ikustean, Peteren ama harritu egin zen, baina laguntza behar zuen lagun bat zela azaldu zion Peterek.

Ez zion zehaztu zer-nolako laguntza behar zuen.

Biharamunean, eguerdiko hamabiak jo eta berehala, Bristolera itzuli ziren berriro.

Ibai ondoko etxe baten inguruan gerarazi zuen Peterek kamioia.

- Hau dela uste dut- esan zuen.

Jeffek eman zion paper-zatia atera eta helbideari begiratu zion.